viernes, 13 de abril de 2012

Convocatoria Iñigo Cabacas, Komunikatua

 Athleticeko ikurriña jartzea wingolarik gabe ez deko zentzua!! erahilketa hau salatu behar dugu!!
POLIZIA HILTZAILEA!!


Eguerdi on,

Ertzaintzaren pilotakadaz zendu den Iñigo Cabacas Liceranzu gaztearen heriotzari gizarte-erantzuna emate aldera gaur goizeko 11.00etan Bilboko Justizia Jauregiaren parean eskainitako prentsaurrekoaren komunikatua bidaltzen dizuegu. Agerraldian, hainbat gizarte mugimenduk eta herritarrek eserialdi bat deitu dute gaur arratsalderako, 20.00etan Bilboko Zabalburu plazan.

 


Os enviamos adjunto el comunicado de la rueda de prensa ofrecida hoy a las 11.00 horas frente al Palacio de Justicia de Bilbao para dar una respuesta social a la muerte del joven Iñigo Cabacas Liceranzu a manos de la Ertzaintza. En la comparecencia, diversos movimientos sociales y ciudadanas y ciudadanos han convocado una sentada a las 20.00 horas de hoy en la plaza Zabalburu de Bilbao.


Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (deitzaile-kidea)  / Consejo de la Juventud de Euskadi (co-convocante)


KOMUNIKATUA:
HERRITARROK ETA HERRI MUGIMENDUOK
EZIN DUGU GEHIAGO!

Iñigo Cabacas edalontzia gainezkatu duen tanta da.

Erantzukizun politiko eta zibilak eskatzen ditugu modu honetako eskuhartze polizialetan.


Bilbon, 2012ko apirilaren 12an.

Lehenik eta behin, hemen bildutakook, herritar eta herri mugimendu andanen ahotik, gure mina adierazi eta elkartasun osoz Iñigo Cabacas gaztearen senide eta lagunen beharrizanetara geratzen gara.

Iñigo, Ertzaintzak botatako pilotakadaz erahil dute. Denbora luzean zehar herritarren kontra erabilitako arma eta estrategiarekin, hain zuzen ere. Edalontzia bete duen azken tanta. Hurbileko adibideak ditugu, Xuban Nafarrate gasteiztarraren kasua, edota Kukutza gaztetxea hustu ondorengo zaurituena, besteak beste.

Ez dugu beldurpean bizi nahi, inongo gune zein aldarrikapenetan, eta horixe da egun gobernuak gidatutako poliziak bilatzen duena (brigada bereziak, jarrera oldarkorrak, kode penalaren zorroztea, boterearen gehiegikeria…). Baina hau amaitu da. Honekin bukatzera goaz.  Horregatik, erantzukizun politiko eta zibilak eskatzen ditugu, Rodolfo Ares eta Barne Sailetik hasita.

Honekin batera, Europako Batzordeak aspalditik eskatutakoa bete eta peloterak zein bestelako eraso-armak behin betiko alde batera uzteko exijitzen dugu, gaurtik hasita.

Amaitzeko, herritar orori, hain lazgarria den egoera hau aintzat hartu eta egunotan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen diegu. Gaur bertan, arratsaldeko 8etan, Zabalburu plazan egingo dugun eserialdian parte hartzeko deia egiten dugu, bai eta lagunek ostiralean Basaurin egingo duten manifestaldian, besteak beste.


Bizkaia eta Euskal Herriko gizarte mugimendu eta herritarrak
Batzarrean bilduta, Bilboko Ekoetxean, apirilaren 11n.



COMUNICADO:
LA CIUDADANÍA Y LOS MOVIMIENTOS SOCIALES
NO AGUANTAMOS MÁS

Iñigo Cabacas ha sido la gota que ha colmado el vaso.

Exigimos responsabilidades civiles y políticas a este tipo de intervenciones policiales.

En Bilbao, a 12 de abril de 2012.

Toda la ciudadanía y los movimientos sociales que nos hemos reunido hoy queremos trasmitir nuestro dolor y nuestra solidaridad a la familia y amistades del joven Iñigo Cabacas; y decirles que estamos y queremos estar para lo que necesiten.

Iñigo ha muerto a consecuencia de un pelotazo lanzado por la Ertzaintza. Esto es algo que se lleva mucho tiempo utilizando como arma y como estrategia contra la ciudadanía. No tenemos que remontarnos mucho tiempo atrás, tenemos los ejemplos cercanos del joven gazteiztarra Xuban Nafarrate, o las personas heridas a consecuencia del brutal desalojo de Kukutza, entre otros.

No queremos vivir en una sociedad del miedo, en ningún espacio de nuestras vidas y eso es a lo que hoy en día nos tiene condenada la policía dirigida por el gobierno (brigadas de refuerzo, comportamientos chulescos, endurecimiento del código penal, abuso de poder…). ¡Pero esto se ha terminado, vamos a acabar con esto! Por eso, exigimos responsabilidades civiles y políticas a quien le corresponda, comenzando por el departamento que lidera Rodolfo Ares.

Junto con esto, queremos que se cumpla la petición de la Comisión Europea y que se retiren de una vez por todas las pelotas y otras armas ofensivas utilizadas por este cuerpo policial, a partir de hoy mismo.

Para terminar, hacemos un llamamiento a la sociedad para que no mire hacia otro lado, que se movilice, denuncie  y participe en los diversos llamamientos que se van a realizar en los próximos días. Esta misma tarde llamamos a participar en una sentada en la plaza Zabalburu a las 8 de la tarde, así como a unirse, entre otras, a la manifestación convocada en Basauri por familiares y amistades.

Movimientos sociales y ciudadanas y ciudadanos de Bizkaia y Euskal Herria
Reunidos en asamblea el 11 de abril en la Ekoetxea de Bilbao